Otsailaren 8an Hego Afrikako Port Elizabeth hirian BDS kanpainarako dirua jasotzeko buruturiko bazkarian elkartu eta elkarrekin bazkaltzeko aukera izan dute. Amaiurreko senatariak Euskal Herriaren eta EH Bilduren elkartasuna adierazi dizkio PKNeko kideari eta EH Bilduk Palestinaren aldeko elkartasuna sakontzeko aurkeztutako proposamena eta Palestinako Estatuaren aitortzaren alde emandako pausuak azaldu dizkio.

Aldi berean, Euskal senatariak, Euskal Herriko egoeraren berri eman, Arnaldo Otegiren eta Euskal Preso politikoen egoeraz mintzatu eta aurrera egiteko Euskal Bideak zabaltzen dituen aukerak azaldu dizkio Khaledi. Ordezkari palestinarrak, bere aldetik, Palestinaren inguruan eta Israeleko estatuaren inguruko azken berriak partekatu ditu Aiartzarekin eta erakutsitako elkartasuna eta egindako lana eskertu dizkio.

Leila Khaledek BDS kanpainaren aldeko bira bat burutzen ari da Otsailaren 6tik 16ra Hego Afrikan zehar, bere ongi etorrian ANCren emakumezkoen antolakundeak, ANCeko Gazte Ligak eta Umkhonto We Sizweko militante beteranoen elkarteak hartu zuten parte, hauekin batera Malusi Gigaba barne ministroa eta apartheideran kontrako militante Ahmed Kathradak ere hartu zuten parte.

@ehbilducongreso