Atzo, PP eta PSOEk sinaturiko itun antiyihadista arbuiatu du komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan.

Bere ustez, "Euskal Herrian badugu nahikoa eskarmentu itun antiterroristekin". Bere aburuz, "estatuak, PP eta PSOE buru dituela, Parisko atentatuez baliatzen da eskubide demokratikoak zapaltzeko eta bere inboluzio demokratikoan sakontzeko".

Errekondoren hitzetan, itun honekin are gehiago are gehiago urratuko dituztela bai askatasun demokratikoak eta bai eskubide zibil eta politikoak".

"Itun hau ez da itun antiyihadista bat, herritarren aurkako ituna baizik", esan du Amaiurreko bozemaileak.

@ehbilducongreso