Alderdi Popularrak are gehiago handitu du klase aberatsen eta langileen artean unibertsitate esparruan dagoen arrakala.

Graduak lau urtetik hirura murrizteak eta beraz, lan merkatuan sartzeko beharrezkoa den prestakuntza eta espezializaziorako masterrak urte batetik bira igotzeak, unibertsitate ikasketen garestitzea ekarriko du.

Nahiz eta hezkuntza ministroak behin eta berriz esan masterrak ez direla derrigorrez bi urtera luzatuko, errealitatea bestelakoa izango da.

Gainera, dekretu honen helburua, besteak beste, unibertsitate pribatuak indartzea da. Izan ere, horietatik gehienak tamaina txikikoak izanik, erreztasun handiagoa dute graduondoko merkatura egokitzea.

Azkenik, deigarria da legealdia bukatzeko hamar hilabete falta direnean, Espainiako hezkuntza ministerioak dekretu hau onartu izana. Zalantzarik ez dugu Wert ministroaren nahia unibertsitate komunitatea zigortzea dela.

@ehbilducongreso