Ekintzaile sahararra kanporatzeko agindua bertan behera utzi eta asilo politikoa emateko ekimen parlamentarioa bultzatu dute elkarlanean Nueva Canariak, Coalición Canariak, ERCk, BNGk, GeBaik, PNVk, La Izquierda Pluralek eta Amaiurrek.

Legez besteko Proposamena babesten duten taldeen arabera Hassanna Aaliaren aurkako salaketak faltsuak dira erabat eta are gehiago, berme juridiko eta prozesalik gabeko epaiketa egin ziotela diote Espainiako kongresuan aurkeztu duten ekimenean.

Epaiketan begirale gisa agertu ziren nazioarteko erakundeen artean daude Giza Eskubideen Begiraleen Nazioarteko Elkartea, Amnisty International, Human Rights Watch, hainbat eurodiputatu eta baita Europako Parlamentuko kanpo harremanetarako batzordea ere.

Legez besteko proposamenaren sinatzaileen arabera, espainiar estatuak kanporatuko balu, okupazio indar marokoarrek Hassanna Aalia atxilotuko lukete eta ondorioz, bizi osorako espetxe zigorra bete beharko luke 26 urteko ekintzaile sahararrak.

@ehbilducongreso