Koalizio subiranistak Hassanna Aalia gazte sahararrari asilo politikoa ukatzearen arrazoiak jakin asmoz hainbat galdera egin dizkio Rajoyren gobernuari.

Urko Aiartza senatariak, besteak beste, Gdeim Izik protesta kanpamendu baketsuko ekintzaileen aurkako epaiketa militarrek berme prozesalik ez zutela esanez Giza Eskubideen nazioarteko hainbat erakundek egindako salaketez duen iritziaz galdetu dio Espainiako gobernuari.

Aiartzak Nazio Batuen Goi Komisionatuak Hassannaren asilo politikoaren eskaerari eman dion babesaz duen iritziaz galdetu dio ere bai Mariano Rajoyren gobernuari.

Ildo horretan, euskal senatariak jakin nahi du Marokok okupaturiko lurraldeetan sahararrek pairatzen duten jazarpenaz zein iritzi duen Espainiako gobernuak.

@ehbilducongreso