Euskal Herriko aireportuak gure erakundeek kudeatzea aldarrikatu du Amaiurrek.

Jon Inarritu diputatuak adierazi duenez, AENAren pribatizazioa "iruzurra eta espoliazioa baino ez da". Bere esanetan, "ez da onargarria irabaziak dituen enpresa publiko bat, enpresaren %49 bada ere, burtsara ateratzea eta beraz, pribatizatzea".

Gainera, Inarrituk gogoratu duenez Euskal Herriko erakundeek aspaldi izan behar zituzten aireportuen eskuduntzak. Diputatu subiranistak euskal herritarrek euren azpiegiturak kudeatzeko duten eskubidea aldarrikatu du.

Era berean, Inarrituk ohartarazi du pribatizazioak Hondarribia, Loiu, Foronda eta Noaingo aireportuetako langileei kalterik egin ez diezaien adi egongo direla Amaiur eta EHBildu.

@ehbilducongreso