Sabino Cuadra diputatuak gogor kritikatu du Alderdi Popularrak aurrera eraman nahi duen kode penalaren erreforma. Amaiurreko diputatuak salatu duenez, erreforma honek etsaiaren zuzenbide panala sustatzen du eta beraz, "lehenik eta behin, gaizkilea definitzen du eta ondoren delitua zehaztu".



Bere esanetan, kode penalaren erreformarekin "espetxeetako sarrerako ateak handituko dira eta, aldiz, irteerako ateak estutu". "Delituak ugaldu egingo dira eta horiek are gehiago zigortu", salatu du.

Bere ustez, erreforma honek etsaiaren zuzenbide penala sustatzen du. "Etsaiaren zuzenbide panala dagoen tokian, lagunaren zuzenbidea dago; Parot doktrina batetik eta Botin doktrina bestetik".

Cuadrak Euskal Herrian izan diren azken polizia operazioak izan ditu gogoan. Ildo horretan, diputatu subiranistak ohartarazi du Euskal Herrian ezarrita dagoen salbuespen egoera estatu osora hedatu nahi duela Alderdi Popularrak. "Horretaz asko dakite Vallecasko Alfonek, Andaluziako jornalariek eta etxegabetzeen aurka borrokan ari diren ekintzaileak", esan du.

Bukatzeko, bake prozesua lehertu nahi izana leporatu dio Cuadrak Fernandez Diaz barne ministroari. "Urrunetik ikusten zaituztegu. PPren gobernuaren errepresioa zakarra, baldarra eta arrunta da", esan du.

@ehbilducongreso