Espainiako gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren jarduera gaitzetsiz, joan den astean Foru Parlamentuak hartutako akordioa eraman du Amaiurrek Kongresura.

Nafarroako Parlamentuak, Carmen Alba goibernu ordezkariaren jarduera gaitzetsi ondoren, koalizio subiranistak barne ministroaren agerraldia eskatu du Kongresuan akordioa horri buruzko bere iritzia entzuteko asmoz. Ildo beretik, gai berari buruzko hainbat galdera aurkeztu ditu Amaiurrek.

Sabino Cuadraren arabera, "Nafarroa, bidegabekeriaren, askatasunen murrizketen eta neurri errepresiboen gehiegizko erabileraren erreinu bihurtu da".

Besteak beste, Espainiako gobernuak Carmen Alba bere kargutik kenduko duen ala ez jakin nahi du Amaiurrek. Baita ere, Nafarroako parlamentuak hartutako akordioaren harira, gobernu ordezkariak bere jarduera adierazpen eta manifestazio eskubideen irizpideetara egokituko duen galdetu du euskal koalizioak.

@ehbilducongreso