Attachments:
Download this file (videos Melilla 13-30 agosto.pdf)Galdera eta erantzuna [ ] 84 kB

Ustez, Rajoyren gobernuak frogak suntsitzearen delitua egin izana argitara ematea ahalbidetu du Amaiurren ekimenak.

Alderdi Popularraren gobernuak idatziz onartu duenez, joan den abuztuaren 13 eta 30eko gertakari larrien froga izan zitezkeen bideoak suntsitu izana onartu du.

Egun haietan, Melilla inguruan zeuden etorkinek hesia igarotzen ahalegindu ziren baina Maroko eta Espainiako segurtasun indarrek bortxaz kanporatu zituzten.

Gertakari horien ostean, gobernuz kanpoko zenbait erakundek eta etorkinek salaketak jarri zituzten epaitegietan. Beraien esanetan, segurtasun indarren kolpeen ondorioz hainbat pertsona hil ziren hesia igarotzeko ahaleginean.

Jon Inarritu diputatuaren arabera, hori egia balitz, gertaera oso "larri" baten aurrean geundeke. "Melillako hesian gertaturiko balizko hilketen frogak suntsitu ditu Espainiako gobernuak", nabarmendu du Inarrituk.

@ehbilducongreso