PPren gobernuak domina eman dio ekintzaile sahararrak basatiki torturatzeaz akusatuta dagoen eta Frantziako justiziak gertaera horiengatik auzipetu duen polizia marokoar bati, eta Amaiurrek horren inguruan egin dizkion bost galderetako bati bakarrik erantzun dio.

Gainera, Mariano Rajoyren gobernuak uko egin dio Abdelatif Hamouchi komisarioa torturatzailea dela onartzeari eta berriz ere balioetsi du Espainiako segurtasun indarrei eman dien laguntza.

Amaiurreko diputatu Jon Iñarrituren ustez, "gertaera larria da, Abdelatif Hamouchiren kontrako akusazioak kontuan izanik". "Eskandalua da", adierazi du.

Hori guztia dela eta, Amaiurrek Espainiako Gobernuari exijitzen dio giza eskubideak eta saharar herria errespeta ditzala eta Abdelatif Hamouchiri eta haren kolaboratzaileei emandako dominak berehala ken ditzala.

@ehbilducongreso