Rafa Larreina diputatuak gogor kritikatu ditu PPren gehiengo absolutuaz Kongresuak gaur onartu dituen 2015eko Estatuko Aurrekontu Orokorrak. Bere esanetan "aurrekontuok herritarren %60ari, arazo estrukturalen konponbideari eta Euskal Herriari bizkarra ematen diete".



Era berean, Larreinak adierazi duenez, "Alderdi Popularraren politika ultraliberalek eta baita aurrekontu hauek ere, krisia bizi eta pairatzen ez duen jendeari begira eginak daude".

Lan ezbeharren mutualitateen eta ezbehar profesionalen erreforma

Sabino Cuadra diputatuak bere aldetik, mutualitateen lege proiektua gogor kritikatu du osasun zerbitzu publikoen pribatizazioan beste urrats bat delakoan.

Bere ustez, gizarte segurantzara atxikitako egitura pribatuak dira mutualitateak. "Funts publikotik edaten dute eta beraz, kapar eta izainak baino ez dira", esan du.

Cuadrak azken urteetako lan osasunaren desarautzea salatu du bere esanetan, horrek lan erritmoak handitu eta langileen osasuna kaltetu duelako

@ehbilducongreso