2015ean 40 urte beteko dira Espainiak, Marokok eta Mauritaniak Madrilgo ituna sinatu zutenetik. Itun horren arabera Espainiak Mauritania eta Marokoren esku utzi zituen bere ardurapean lurraldeak. Horregatik, eta espainiar estatua Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluko kide dela aprobetxatuz, okupazioari amaiera emateko Madrilgo gobernuak ekimenik aurre ikusita duen galdetu dio Urko Aiartza senatariak Jose Manuel Garcia Margallo atzerri gaietarako ministroari.



"2015ean itun doilor hura sinatu zeneko 40.garren urteurrena beteko da eta inork ez du ezertxo ere egin injustizia hura zuzentzeko", esan du Aiartzak. Bere esanetan, "Espainia arazoaren parte izan zen eta konponbidearen parte ere izan behar du".

Ohi bezala, Espainiako atzerri ministroak motz erantzun dio: "bi aldeek onarturiko konponbidea babestuko du Espainiak".

@ehbilducongreso