Urko Aiartzak, Amaiurreko Senatariak, Abenduaren 13 eta 14ean Argelen "Herrien erresistentziarako eskubidea: Saharako Herriaren kasua" izenburupean burutu den Nazioarteko 5. Konferentzian hartu parte.

Aiartzak Estatu Espainolak egungo egoeran duen ardura eta 2015ean Madrileko akordioen 40. Urteurrena beteko dela ekarri du gogora eta honekin lotuta, Estatu Espainola Nazio Batuen segurtasun kontseiluko kide izango dela probestuz, "behingoz bere betebeharrei erantzun diezaien presioa egiteko unea" dela gehitu du.

Aiartzaren esanetan "Estatu Espainola ez da inoiz izan okupatzaile benebolentea eta 2015 1970. Urteko errepresio bortitzaren 45 urteurrena ere emango dela gogoratu beharko genuke".
Mohamed Abdelaziz Saharako presidenteak Marokoren ekinbidea salatu eta Nazio Batuen MINURSO misioari Giza Eskubideen ikuskaritzaren funtzioa gehitzearen aldeko deiladia egin du jardunaldiotan.

@ehbilducongreso