Petrolio eta gasaren ustiaketaren gaineko zerga berria ekarriko duen Hidrokarburoen legearen aldaketa "fracking-aren aurka azaldu diren herritarren eta erakundeen borondatea erosteko ahalegin zakarra baino ez dela" esan du Xabier Mikel Errekondok.

Are gehiago, bere ustez, "zerga ingeniaritza honekin ingurumena suntsitzeko eskubidea erosi nahi du PPren gobernuak".

Xabier Mikel Errekondo diputatuaren arabera, era honetara "fracking-aren aurkako ahotsak isilarazi eta energia enpresa eta multinazionalei bidea erraztu nahi die Alderdi Popularrak".

Hala ere, bere esanetan, "ez dago dirurik fracking-ak ingurumenean eragingo duen kalte izugarria konpentsatu dezakeenik".

@ehbilducongreso