Espainiako kongresuak atzera bota du Esako urtegiaren handitze lanak geldiarazteko Amaiurren proposamena.



PPk eta PSOEk Amaiurren proposamenaren aurka bozkatu eta urtegia betetzen jarraitzearen alde agertu dira.

Sabino Cuadrak nabarmendu duenez, %332 igo da hasierako aurrekontua. "Proiektu hau Espainiako multinazional eta konpainia elektriko gutxi batzuen intereserako da", esan du. Bere ustez, beharrezkoa da gero eta urriagoa dugun uraren pribatizazioa sustatzen ari direnak publikoki salatzea.

Ildo horretan, urtegia handitzeko lanak aurrera eramateko ardura duten enpresen eta lan horiek esleitzeko ardura zuten eta prozesu guztia kudeatu duten politikarien arteko loturak ikertzea eskatu du diputatu subiranistak.

@ehbilducongreso