Attachments:
Download this file (TTIP galderak-preguntas.pdf)TTIPi buruzko galderak [ ] 55 kB

Azaroaren erdialdera, Amerikako Estatu Batuen eta Europako Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Trasatlantikoaren (TTIP) inguruko negoziazioei buruzko txosten bat aurkeztu zuen Espainiako gobernuak ekonomia batzordean.

Txosten horrek, besteak beste, alde bietako negoziatzaileek gizarte zibileko 300 ordezkarirekin egindako bilera bat aipatzen zuen. Hala ere, ez du zehazten zeintzuk ordezkari diren horiek.

Horregatik, TTIPa estaltzen duen sekretismoa argitara eman asmoz, Maite Aristegi diputatuak idatzizko hainbat galdera aurkeztu ditu Espainiako diputatuen kongresuan.

Lehenik eta behin, ustezko ordezkari horiek nortzuk diren eta noren ordezkari diren jakin nahi du Amaiurrek. Era berean, ustezko ordezkari horiek aukeratzeko irizpideez galdetu du Aristegik.

Bigarrenez, ustezko ordezkari horiek gizarteko esparru eta ideologia guztien isla diren jakin nahi du gure koalizioak.

Eta azkenik, hurrengo kontaktu errondan batzartzekoak diren eragile sozialei buruzko informazioa eskatu du Amaiurrek.

Maite Aristegi diputatuak salatu duenez, "TTIPak gure oinarrizko eskubide eta bizitzako esparru guztietako babes neurri eta arauak ezabatu nahi ditu".

@ehbilducongreso