Amaiurreko diputatuaren arabera, Kode Penalari Alderdi Popularrak aurkeztu dizkion emendakinak "erabateko eskandalu politiko eta juridikoa dira".

Bere ustez, "emendakinok beraiek esaten duten bergizarteratze delakoaren aurkako neurriak dira, eta gehitu duenez, "espainiar estatuko goi epaitegiek egiten ez badute, Europak berak botako ditu atzera Alderdi Popularraren emendakinak".

Diputatuen Kongresuan bertan kazetarien aurrean eginiko adierazpenetan, Jon Inarrituk adierazi du "presoei euren izaera politikoa etengabe kendu nahi dieten arren, Alderdi Popularra eta gobernua direla presoen aurkako salbuespenezko eta kutsu politikoa duten neurriak hartzen dituztenak".

Bere ustez, neurriok "Alderdi Popularraren hipokresia nabarmentzen dute". "GALen kide ohiek polizian jarraitzen duten arren, presoei eskubide zibilak murriztu nahi dizkie Alderdi Popularrak", esan du

Horrezaz gain, zigorraren hiru laurdenak beterik dituzten presoen eta gaixotasun larriak dituztenen berehalako askatasuna eskatu du Inarrituk. Era berean, presoen sakabanaketari behin betiko amaiera eman diezaiola exijitu dio Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso