Esako urtegiko segurtasun maila neurtzeko ikerketa independiente bat eskatu dio Amalur Mendizabal senatariak Rajoyren gobernuari.



Horrezaz gain, segurtasunari buruzko datu guztiak eskatu dizkio ingurumen ministroari. "Duela bost hilabete eskatu genizkizuen eta oraindik ez dizkiguzue eman. Segurtasun neurri eta arau guztiak betetzen ari bazarete, zer dela eta ezkutatu datu horiek?", galdetu dio Amaiurreko senatariak Espainiako ingurumen ministroari.

Isabel Garcia Tejerina ministroak ez zion Amaiurreko ordezkariari erantzun eta segurtasun neurriak betetzen direla berretsi zuen nahiz eta urtegiaren eskuin hegaleko azken luizien deus ez esan.

@ehbilducongreso