Amaiur, IU, EAJ, ERC, BNG, Compromis eta Geroa Baik frankismoko arduradun politiko, judizial eta militarren aurkako kereila argentinarra babesteko legez besteko proposamena sinatu dute.

Ekimenak bizirik dauden frankismoko hemeretzi arduradunen aurkako Maria Servini epailearen atxilotze estradizio eskaera bete dezala eskatzen dio Espainiako gobernuari. Era berean, Estradizio Pasiboaren legea eta Argentina eta espainiar estatuaren arteko Bitariko Itunaren legea bete ditzala eskatzen diote Rajoyren gobernuari ekimen parlamentarioa sinatu duten zazpi talde parlamentarioek.

Inputatuen artean daude, besteak beste, Jose Utrera Molina eta Rodolfo Martin Villa ministro frankistak.

@ehbilducongreso