Mariano Rajoyk, senatuan, presoen sakabanaketaren inguruan egindako adierazpenak entzun ondoren, honakoa adierazi nahi du Amaiurrek:

Lehenengo eta behin, Rajoy Jaunari esan nahi diogu Espainiako Gobernuak euskal presoei ezartzen dizkien kartzela politikak eta dispertsioak oinarrizko eskubideak zapaltzen dituztela, eta hauekiko erresptua ezin daitekeela inongo baldintziei lotuta egon. Behin eta berriro esan die Espainiako Gobernuari horixe bera nazioarteko hainbat instantziatik.

Bigarrenik, Rajoyri gogorarazi nahi diogu 16 lagun hil direla errepideetan dispertsioaren ondorioz. Nazkagarria da, beraz, Gobernuko presidenteari entzutea, neurri hauekin "mesede handia" egiten diotela presoei eta hauen familiei.

Hirugarrenik, nahiz eta burugogorkeriaz ukatzen zaien euren izaera politikoa, Gobernuak hauen kontra onartzen dituen salbuespenezko neurri politikoek argi uzten dute euskal presoak preso politikoak direla. Salbuespenezko neurri horiek, gainera, ez dute euren asmoa bete onartu zirenetik 25 urtera.

Guzti honen aurrean, azpimarratu nahi dugu Espainiako Gobernuak mendekuzko kartzela politika ezartzen diela euskal preso politikoei, eta hori guztia, euskal gatazkaren konponbidea oztopatzeko egiten duela.

@ehbilducongreso