Xabier Mikel Errekondo diputatuak justizia ministroari gogorarazi dionez, estatu indarkeriak hildako euskal herritarretako bat Josu Muguruza izan zen.

"Bihar, azaroaren 20a, Josu Muguruza Madrilen hil zutela 25 urte beteko dira. Arnaldo Otegiri, bakearen aldeko bere lanagatik ordaindu arazi dioten bezala, Muguruzari ere, arrazoi beragatik, ondo baino hobeto ordaindu arazi zioten", esan du.

"Josuk bakearen aldeko proposamena zekarren, baina ez zioten eskainu honetan esertzen utzi. Bere hilketaren benetako arduradunek estatuko estoldetan daude oraindik. Hilketa hark argitu gabe jarraitzen du", adierazi du errekondok.

Horregatik, Amaiurreko diputatuak justizia ministroari galdetu dio noizko onartuko duen estatuak alde askotako sufrimendua egon izana eta horretan estatuak berak duen ardura. Horrezaz gain, estatu indarkeriaren biktima guztien onarpen eta erreparazioa noizko izango de errealitate galdetu dio Errekondok Rafael Catalá ministroari.

Ebazpen judizialak

Adierazpen horien aurretik estatuak bete gabe dituen nazioarteko ebazpen judizialez hitz egin dio Errekondok justizia ministro espainiarrari. "Hogeitik gora frankista atxilotzeko agindua duzue mahai gainean, tortura salaketak ez ikertzeagatik Europako Giza Eskubideen Epaitegiaren sei sententzia ere bai, eta azterturiko berrogeita bost tortura kazuak egiazkotzat jotzen dituen NBEn txostena", esan du diputatu subiranistak. Bere esanetan, horiek guztiek badute lotura bat: estatu indarkeria.

@ehbilducongreso