Attachments:
Download this file (Manifiesto Palestina.PDF)Palestina manifestua [ ] 276 kB

PP, CiU eta UPNko senatariek ez ezik, gainontzeko talde parlamentarioetako senatari guztiek sinatu dute Espainiako gobernuari Palestina estatu gisa onar dezala eskatzen dion adierazpena. Era berean, adierazpenak dio, garaia dela Israel eta Palestinaren arteko elkarrizketetan urratsak emateko bake justu eta iraunkorra egi bihurtu dadin.

Senatarien proposamena Suedia eta Frantziako gobernuek eta Europako batasuneko kanpo gaietarako ordezkariak hasitako bide beretik doa. Helburua, bost urteren buruan "Estatu palestinarra izatea" da.

Besteak beste, 78 senatariek sinaturiko adierazpenak dio "berau ez dela inoren aurkako adierazpena, are gutxiago Israelen aurkakoa". Nazioarteko legeriaren eta Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak betetzearen aldekoa dela nabarmentzen dute senatariok.

@ehbilducongreso