Frankismo garaiko hemeretzi goi kargu politiko, judizial eta militarren aurka Maria Servini epaile argentinarrak bidalitako nazioarteko atxilotze agindua ez betetzeko Espainiako gobernuaren erabakia ez da harritzekoa Sabino Cuadra diputatuaren ustez. Azken finean, esan du, "agerikoak dira Alderdi Popularraren eta frankismoaren arteko lotura genetiko, politiko eta ideologikoak".

Bere esanetan, "lotsagarria" da 1977ko Amnistia Legea indarrik gabe uzteko Nazio Batuen Erakundeak egindako eskaria errefusatzea.

"Ezin litekeena da, Espainiako estatuan ehunka genozida lasai asko kaletik ibiltzea egindakoagatik inolako ardurarik hartu gabe", esan du Cuadrak

@ehbilducongreso