Europako Batzordearen aholkuak betetzen diren ala ez jakin nahi du koalizio subiranistak.

Garoñako zentral nuklearrak bete beharko lituzkeen segurtasun neurri eta protokoloei buruzko txostenak eskatu dizkio Espainiako gobernuari Amaiurrek.

Besteak beste, Segurtasun Nuklearreko Erregulatzaileen Talde Europarreko Ikuskaritza Batzordeak espainiar estaturako egin duen txostena ezagutu nahi du koalizioak.

Bestetik, segurtasunari buruzko hainbat galdera egin ditu Amaiurrek. Esaterako, lurrikara eta uholde handietarako Nuclenorrek ezarritako neurriak zeintzuk diren ezagutu nahi ditu koalizioak. Eta era berean, neurri horietatik zeintzuk betetzen dituen.

Horrezaz gain, hidrogeno leherketarik gerta ez dadin neurriak zeintzuk diren eta eraikinaren kanpoaldera isuri daitekeen erradioaktibitatea murrizteko neurriei buruzko zehetasunez galdetu du koalizioak.

@ehbilducongreso