Amaiurrek Rafael Catalá, Espainiako justizia ministroaren agerraldia eskatu du Maria Servini epaile argentinarrak frankismo garaiko hogei goi kargu eta arduradunen aurka egindako atxilotze eta estradizio aginduak nola beteko dituen azaldu dezan. ERC, BNG, Compromís, GeBai eta Izquierda Pluralek bat egin dute Amaiurren ekimenarekin.

Besteak beste, Rodolfo Marin Villa eta Alfonso García, 1976ko Gasteizko hilketak gertatu zirenean harreman sindikaletarako ministroa eta presidentziakoa zirenak, hurrenez hurren, eta Jose Utrera Molina, goi arduradun frankista eta Alberto Ruiz Gallardon, Mariano Rajoyren gobernuan justizia ministroa izan zenaren aitaginarreba daude inputaturik. Horiez gain, Francoren diktadurako goi militarrak, politikariak eta epaileak daude inputaturik.

Amaiurren ustez epaile argentinarraren eskaerak argi erakusten du Francoren diktaduran gertaturiko hilketa eta giza eskubideen urraketak ez zirela pertsona batzuen ekimenez burutu, estatu frankistaren goi egituretatik prestatu eta buruturiko politika orokorra izan zela baizik.

@ehbilducongreso