Azaroaren bederatziko Kataluniako galdeketa alternatiboaren aurka jotzeko Espainiako gobernuak hartutako erabakiaz hauxe adierazi nahi du Amaiurrek:

  • Berriz ere, bere jarrera antidemokratikoa erakutsi du Espainiako gobernuak. Kataluniako gizartearen adierazpen praktiko eta publiko orori oztopoak baizik ez dizkio jartzen Rajoyren gobernuak. Azaroaren bederatziko galdeketa bertan behera uzteko erabakiaren helburua, berau baldintzarik onenetan ez egitea eta beraz sinesgarritasuna kentzea baino ez da.
  • Bere etorkizuna erabakitzeko eskubide demokratikoa aldarrikatzen duen gizartearen aurrean, mehatxua eta debekua dira Madrilek azaltzen dituen argudio bakarrak.
  • Espainiako gobernuak lotsagabekeria osoz dio bere helburua "kataluniarren eskubideak defendatzea dela". Hala ere, orain arte egin duen bakarra, hain zuzen, katalan herriaren eskubideak zapaltzea izan da. Bere zinismoak ez du mugarik.
  • Auzi politiko bat elkarrizketaren eta akordioaren bitartez bideratzeko gai ez dela erakusten du Espainiako gobernuaren jarrerak eta, beraz, erabakiak.
  • Agerikoa da Espainiako gobernuak ez duela gure herriarentzat herritarren borondatearen gainean eraikitako etorkizun bat eskatzen dugunoi alternatibarik eskaintzeko borondaterik.
  • Kataluniako gizarteari gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diogu. Are gehiago, azaroaren bederatziko galdeketari begira har dezaketen erabaki oro babestea egiteko konpromisoa berretsi nahi dugu.

@ehbilducongreso