Europar Batasuneko ebazpen judizialak elkarren artean onartzeko Lege Proiektuaren azken eztabaida baliatu du Iker Urbina diputatuak bai PP, bai PSOE eta bai Espainiako gobernuari, "sakabanaketa politika kriminalari amaiera eman diezaiotela eskatzeko".



Bere esanetan, gaur onartu duten legearen filosofiak argi eta garbi dio espetxean dauden pertsonek euren errotze sozial, familiar, kultural eta hizkuntza eremuan bete behar dutela dagokien zigorra. "Ez dago interpretaziorako lekurik, argia da", esan du Urbinak.

Euskal diputatuan gogoratu duenez, araua 208koa da baina orain egokituko du bere baitan espainiar Zuzenbideak.

Euskal presoen sakabanaketak eragin duen eta eragiten duen saminaren errepasoa egin du Urbinak. "Arriskutsua da oso, biktima gehiago eragin ditzake, eta nirekin bat etorriko zarete, Euskal herrian biktima gehiegi dagoela", esan du.

Baionako manifestua

Diputatu subiranistak nabarmendu duenez euskal gehiengo sozialak behin eta berriz aldarrikatu du sakabaneta bertan behera utz dezala Espainiako gobernuak. Ildo horretan, joan den ostiralean Ipar Euskal Herriko indar politiko ia guztiek sinatu zuten manifestuaren berri eman die PP eta PSOEko diputatuei Urbinak.

@ehbilducongreso