Attachments:
Download this file (Moción palestina-senado.pdf)Mozioa [Palestinari buruzko mozioa Senatuan (gazteleraz)] 1038 kB

Alderdi Popularraren ezezkoa saihestu du euskal koalizioak mozioa bera erretiratuz eta beraz, eztabaidak irekia jarrai dezan lortuz.



Palestinako estatua onartzeko eztabaidak irekita jarrai dezan, bere mozioa erretiratzea erabaki du Amaiurrek eta beraz, bozketarik ez egitea. "Eztabaida irekita dago eta ez da inolaz ere itxi behar; ziur gaude laster baino beranduago Palestinako estatua onartzen ikusiko dugula espainiar estatua", esan du Urko Aiartza senatariak.

Oposizioko talde guztiak ados agertu dira mozioa erretiratzeko Amaiurrek hartu duen erabakiarekin. Horrezaz gain, euskal koalizioarekin bat eginez, Alderdi Popularra kritikatu dute "orain delako Palestinako estatua onartzeko unea".

Aiartzak gogoratu duenez, eztabaida irekita dago jada Europako hainbat estatutan eta bere esanetan 2015ea "Palestinako estatua onartzeko urte europarra izango da".

Aurretik, euskal senatariak argi utzi nahi izan du mozioa ez dela inoren aurkako ekimena. "Ez da Palestinako estatuaren aldekoa eta judutarren edo Israelgo estatuaren aurkakoa", esan du. Are gehiago, mozioa "nazioarteko legeriaren eta Nazio Batuen ebazpenen aldekoa" dela nabarmendu du Aiartzak.

Palestinako estatua onartzeko eskariaz gain, Gazaren aurkako blokeoa bertan behera uzteko proposamena egiten du Amaiurren mozioak.

@ehbilducongreso