Gaurko lehen orduan abian jarri den ustelkeriaren aurkako operazioak berriz ere utzi du agerian noraino iristen den Espainiako sistema politikoaren ustelkeria. Ustelkeria Estatuaren egitura guztiak ukitzen dituen arazoa da.

Hala Moncloan nola autonomia erkidegoetan boterea eduki duten alderdi guztiek zikin dauzkate eskuak. Alderdi horietako gehienak ustelkeria kasu ugaritan nahasita egon dira edo nahasita daude. Eta Euskal Herria ez da salbuespena.

PPk, PSOEk eta sistemari atxikitako beste alderdi politiko batzuek ezin diote inori ikasbiderik eman, eta ez dira nor "erregenerazio demokratikoa" esaten dioten horretaz mintzatzeko. Ez dute horretarako sinesgarritasunik ez legitimitaterik. Bai PPk eta bai PSOEk boterearen erabileraren berezko elementu bihurtu dute ustelkeria.

Alderdi politiko horiek gizarteko sektorerik ahulenak zigortu eta itotzen dituzte, beraiei leporatzen diete krisiaren errua –gure ahalmenen gainetik bizi izan gara...-, eta, aldi berean, herritarrei lapurtzen diete etengabe, ustelkeriaren kontrako legeak era susmagarrian eragingabeak direla eta inolako kontrolik ez dagoela baliatuz.

Euskal Herriari dagokionez, Amaiur-EH Bilduk erabaki irmoa hartua du agintaldi luzeak klientelismo eta nepotismo sareen bidez boterean finkatzeko erabiltzen dituzten guztiak geldiarazteko.

@ehbilducongreso