Amaiurreko diputatuak Thomas Pikkety ekonomialari frantsesa ekarri du gogora eta Montoro ministroari esan dio desberdintasun sozialak ogasun eta finantza arloei dagozkien erabaki politikoen ondorio direla.

Thomas Pikkety ekonomilariaren hitzak errepikatuz, euskal diputatuak esan du "aberastasunaren banaketaren historia beti dela historia politiko bat". Hain zuzen, Larreinak gogor salatu du PPren gobernua boterean dagoenetik desberdintasun sozialen handitzea.

Amaiurrek aurkezturiko osoko zuzenketari helduz, diputatu subiranistak adierazi du espainiar estatuak duen egiturazko arazorik handienetakoan sakontzen duela aurrekontuen lege proiektuak; iruzur fiskalean, alegia.

Ildo horretan, mila euro irabazten dutenek %12ko zerga efektiboa ordaintzen duten bitartean, enpresa handiek %9a ordaintzen dutela nabarmendu du Larreinak. "Aurrekontu hauek finantza talde handien mesedera eginak daude", esan du.

Burujabetza

Larreinak adierazi duenez, "aurrekontu hauek argi uzten dutela burujabetza tresna guztiak izateko Euskal Herriak duen beharrizana". Bere esanetan, "tresna horiek izango balitu, Euskal Herriak bere burua goberna lezake eta beraz, bere aurrekontu propioak egin eta desberdintasun sozialei aurre egin".

@ehbilducongreso