Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuaren arabera, "oso larria" da Kongresuko mahaiak hartutako erabakia, besteak beste, "tortura babestu eta estali nahi dutelako".

Kongresuko mahaiak, Alderdi Popularraren erabateko gehiengoarekin , uko egin dio bigarrenez I.go legealdian eraturiko torturei buruzko batzorde bereziko dokumentazioa publiko egiteari.

Mahaiak Iñarrituri emandako erantzunean, espainiar ondare historikoari buruzko 16/1985 legearen 57.1 c) artikulua jarri du aitzakiatzat informazioa ez helarazteko.

Artikulu honek zera dio:

"Los documentos que contengan datos personales de carácter policial, procesal, clínico o de cualquier otra índole que puedan afectar a la seguridad de las personas, a su honor, a la intimidad de su vida privada y familiar y a su propia imagen, no podrán ser públicamente consultados sin que medie consentimiento expreso de los afectados o hasta que haya transcurrido un plazo de veinticinco años desde su muerte, si su fecha es conocida o, en otro caso, de cincuenta años a partir de la fecha de los documentos".

Jon Iñarritu Amaiurreko diputatuaren arabera, "oso larria da informazioa ukatu izana, besteak beste, argi baitago PP tortura babesten eta estaltzen ari dela". Bere esanetan, "Alderdi Popularra (Kongresuko mahaian erabateko gehiengoa duena) ez da nor eskubideez, biktimez eta bakegintzaz hitz egiteko. Hemen torturatu egin da eta torturatzen da. Inpunitate osoz gainera", esan du. Horrezaz gain, espainiar estatuaren aurka nazioarteko erakunde ezberdinetatik kaleraturiko ebazpenak gogoratu ditu euskal diputatuak.

@ehbilducongreso