Amaiurrek legez besteko proposamen bat aurkeztu du, Espainiako gobernuari Palestinako estatua estatu burujabe gisa onar dezala eskatuz.

Ekimenak lau puntu ditu eta La Izquierda Plural, ERC, BNG eta Nueva Canarias atxiki zaizkio.

Palestinako estatua onartzeko eskatzeaz gain, legez besteko proposamenaren bidez Amaiurrek honako eskaera hau egin dio gobernuari: Israelgo agintariei negoziazioak berriz abiatzeko eska diezaiela, ahalik eta eperik laburrenean eta kronograma definitu baten barruan bake akordio bat lortze aldera. Akordio horrek 1967az geroztik okupatutako palestinar lurralde guztien okupazioari lehenbailehen amaiera eman eta Palestinako etorkizuneko estatuaren eta Israelgo gaur egungo estatuaren arteko bizikidetza baketsua ahalbidetu beharko luke.

Proposamenean jasotako hirugarren eskaeraren arabera, Rajoyren gobernuak Gazako lurraldearen gaineko blokeo militarra erabat kentzeko eta mugako pasabideak irekitzeko eskatu behar dio Israeli.

Azkenik, euskal koalizioak Espainiako gobernuari egin dion laugarren eskaera honako hau da: Gazaren berreraikuntzan eta suspertze ekonomikoan parte hartzeko eta laguntza humanitarioa handitzeko eska diezaiela NBEko estatuei.

@ehbilducongreso