Gizartearen gehiengo batek Herritarren Segurtasun Legeaz uste duena adierazteko Xabier Mikel Errekondo diputatuak mozala jarri du Kongresuan legeaz eztabaidatzen ari zirela.



"Quítese esa maldita mordaza", esan dio Celia Villalobos Kongresuko presidente ordeak.

Segidan, lege horri osoko zuzenketa aurkezteko Amaiurren argudioak azaldu ditu errekondok. "Herritarren Segurtasuneko Legea deritzona oinarrizko eskubide sozial eta politikoak mugatu eta urratzen dituen gizarte eredua inposatzera dator", esan du. Bere esanetan, lege horrek botere eta inpunitate handiagoa ematen dio poliziari.

Ildo horretan, errekondok salatu duenez, "askatasun demokratikoak poliziaren irizpideen menpe jarriko ditu Mozal Legeak" eta lege honek errepresioaren ugaltzea ekarriko duela iragarri du.

Errekondok, Eskorbuto punk musika taldearen abesti ezagun baten errepika abestu du hemizikloko tribunatik bertatik: "(...) mucha policía, poca diversión, un error, un error (...)".

@ehbilducongreso