Amaiurrek UPNren mozioari aurkeztu dion eta alderdi horrek onartu ez duen zuzenketak dioenez, erregionalisten ekimen hori etorkorra da PPren gobernuak aurrera daraman iruzurrezko politika instituzional eta judizialarekin. Gainera, euskal koalizioaren arabera, UPNren mozioak bizkarra ematen dio Nafarroako Foru Parlamentuak adierazitako borondateari.

Ildo berean, Sabino Cuadra diputatu nafarrak kritika gogorra egin dio UPNri, eztabaida gezurrezko akusazioen bidez lokazteko ahaleginak egiten ari dela leporatuz (Carlos Salvador diputatuak Adolfo Araizi buruz egindako adierazpenak direla eta).

"Oso nabaria da UPN urduri dagoela. Badaki egunez egun alternatiba sozial eta politiko bat finkatzen ari dela eta EH Bildu alternatiba horren elementu nagusietako bat dela. Eta badaki ustelkeria jaun eta jabe den bere kortijo hori erortzear dagoela", adierazi du Cuadrak.

@ehbilducongreso