Attachments:
Download this file (20141015112518.pdf)Herri kurduaren aldeko iniziatiba [ ] 63 kB

Legez besteko Proposamenak sei puntu ditu eta kanpo gaietarako batzordean eztabaidatzeko proposatu du koalizioak.

Lehenik eta behin, herri kurduari babesa adieraztea proposatzen du Amaiurrek, batik bat, Kobane eta Rojavako herritarrei. Ondoren, ISIS delako erakunde islamistaren erasoaldi militarrak salatzera deitzen du gobernua koalizioak.

Ildo horretan, Kurdistango agintariek egindako laguntza eskaerei erantzuteko eskatzen du Legez besteko proposamenak. Laugarren puntuan Rojavako herritarrei laguntza eman nahi dieten gainontzeko herrikide kurduei muga pasabidea igarotzen utzi eta Turkiako gobernuak arma trafikoa erraztu dezala nahi du Amaiurrek

Zentzu horretan, Siria eta Iraken menpe dauden Kurdistango eskualdeetan genozidiorik gerta ez dadin Nazio Batuen Erakundean ekimenak sustatu nahi ditu euskal koalizioak.

Azkenik, herri kurduaren autodeterminazio eskubidea onartzea eskatzen dio Amaiurrek Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso