"Zergatik ez duzue helegitea kentzen?", "Zergatik ez duzue berdintasunean oinarrituriko negoziaketa sustatzen?", galdetu dio gaur Alberto Unamunzaga senatariak Cristobal Montoro, ogasun ministroari

"Hau ez da errespetua, hau xantaia hutsa da, mehatxu eta irain guztiak onartzen dituen UPNren gobernuaren gaitasunik ezaren laguntza duen prozesu negoziatzailea besterik ez da aurrera daramazuna", esan dio Unamunzagak ogasun ministroari.

Euskal senatariak salatu duenez, Espainiako gobernuak ez du Volkswagenen harira Epaitegi Gorenean jarritako helegitea kentzeko asmorik. "Nahi duzuenean, negoziaketak zuen interesei mesede egiten ez dionean martxan jarriko duzue eta hori mehatxu egitea da, xantaia hutsa, eta zuentzat hori da normaltasuna", esan du.

Unamunzagaren arabera, hala ere, normaltasuna bestelakoa da; gizartean dagoen aldaketa politikoa erakundeetara iristea, esaterako. "Eta aldaketa hori erakundeetara iristen denean, zalantzarik ez izan Nafarroako Forua Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa goitik behera berrikusiko dugula", ohartarazi dio Unamunzagak Montoro ministroari.

@ehbilducongreso