Xabier Mikel Errekondo diputatuak "espainiar estatuaren izaera antidemokratikoa salatu du besteak beste, "politika egin eta bakea eta elkarrizketaren alde agertzeagatik Arnaldo Otegi eta beste lau kide espetxeraturik dituelako eta katalan herriari bere etorkizunaz erabakitzen uzten ez diolako".

Prentsaurrekoan eginiko adierazpenetan Errekondok esan du "seguru dagoela katalan herriak bere etorkizunaz erabakiko duela, edozein oztoporen gainetik". Bere ustez, "katalan herria herri heldua da eta ez du inoren tutoretzarik behar, are gutxiago, bere herria gobernatzen ez dakien kanpoko gobernu batena".

Estatuaren izaera antidemokratikoaren beste adibide bat "mozal legea" dela esan du euskal diputatuak. "Eredu sozial bat inposatzeko balio duen legea dela, eta ezkubide zibil eta politikoak urratzen dituela" salatu du Errekondok. Herritarren Segurtasuneko Legea datorren ostegunean eztabaidatuko da Kongresuan.

Era berean, Estatuko Aurrekontu Nagusiei Amaiurrek osoko zuzenketa aurkeztuko diela iragarri du Xabier Mikel Errekondok.

@ehbilducongreso