Cuadrak iragarri duenez UPNren mozioari zuzenketa aurkeztuko dio euskal koalizioak. Gaur arratsaldean, Volkswagenen BEZari buruz galdetuko dio Amaiurrek Cristobal Montoro ministroari.

Sabino Cuadra diputatuaren arabera, Kongresuan egun hauetan PP eta UPN izaten ari diren eztabaidaren helburua "Nafarroak bizi duen errealitate politiko eta soziala estaltzea da". "Antzezpen hutsa da, iruzurra", esan du.

Zentzu horretan, Volkswagenen BEZaren aferagatik, Epaitegi Gorenean helegitea mantentzea "xantaia onartezina dela" uste du Cuadrak. Bere ustez, helegite horrek "hitzarmen ekonomikoaren inguruko negoziazioak baldintzatu eta Nafarroan etor litekeen aldaketa politiko eta sozialeko balizko gobernu berria mehatxatu".

Horregatik guztiagatik, "PP eta UPN, Nafarroan zein Madrilen egiten ari diren joko zikina" salatu du euskal diputatuak. "Edukirik gabe, hutsik dauden mozioez baliatzen da UPN Alderdi Popularrarekiko morrontza estaltzeko", adierazi du Cuadrak.

@ehbilducongreso