Sabino Cuadra diputatuak salatu duenez, Mutualitateak frankismoaren herentzia dira eta gehitu duenez, frankismoaren ondoren ere, nahi dutena egiten jarraitu dute besteak beste, eskuduntza gehiago eman zaizkielako osasun sistema publikoaren kaltetan. Bere ustez, horrek zerikusia dauka "Europako Batasunaren tasarekin alderatuz, lan ezbeharretan espainiar estatuak duen lehen postuarekin".



Horrezaz gain, lege berriak "segurantza sozialaren kolaboratzailetzat" jotzen ditu Mutualitateak. Cuadraren arabera, enpresa horien izaera pribatua estali eta patronalaren interesei mesede egitea da lege berriaren helburuetako bat.

Cuadraren hitzetan, "Mutualitateen legeak gaixoak iruzurgiletzat jo eta susmagarri egiten ditu".

@ehbilducongreso