Euskal koalizioaren arabera, "Alderdi Popularraren gobernuak ez die gatazkei elkarrizketa, negoziazio eta akordiotik heltzen, inposiziotik baizik".

Amaiurren arabera "herritarren segurtasun legea herritarren askatasunak bermatzeko izan beharko luke", baina PPren gobernuak, dio koalizio subiranistak, "hitzen esanahia okertu eta desberdintasun sozialak eta indartsuenen inpunitatea blindatu nahi ditu soilik".

Amaiurren ustez, PPk estatu poliziala indartu nahi du herritarren askatasunaren gainetik.

Azken finean, dio Amaiurrek bere osoko zuzenketan, "askatasun zibil eta politikoen aurkako erasoa baino ez da lege hau".

@ehbilducongreso