Euskal diputatuak atzerri gaietarako Diputatuen Kongresuko batzordean izandako bileraren ondoren egin ditu adierazpenok. Izan ere, Humberto de la Calle, La Habanako bake elkarrizketetan Kolonbiako gobernuak duen taldearen burua bertan izan da bere bere herriko bake prozesuaren nondik norakoak azaltzen.

"Elkarrizketa da bake justu eta iraunkor bat lortzeko modurik onena", esan du Iñarrituk. Zentzu horretan, euskal diputatuak ordezkari kolonbiarra zoriondu du bakearen alde bere gobernua egiten ari den lanagatik.

@ehbilducongreso