Xabier Mikel Errekondo diputatuak adierazi duenez, Giza Eskubideen Europako Epaitegiaren ebazpenek "agerian utzi dute berriz ere Espainiako gobernuak ez dituela tortura kasuak ikertzen".

Horregatik, torturapean atxilotuek eginiko deklarazioak froga bezala ez erabiltzeko eskatu dio errekondok Espainiako gobernuari.

Euskal koalizioko bozemaileak gogoratu duenez, 28 gazte ari dira une honetan Audientzia Nazionalean epaitzen. "Tortura basatiak salatu dituzten 28 gazte", esan du. Epaiketa bertan behera geratzea eskatu du errekondok.

@ehbilducongreso