Langabezian dauden taldeei ditulaguntzak murrizten dizkiete aurrekontuek, iraupen luzeko langabezia egoeran daudenei batez ere. 2015erako aurrekontuek bizkarra ematen diote Euskal Herriko errealitate sozial eta politikoari.

Diputatu subiranistaren arabera, "2015erako estatuko Aurrekontu Nagusiek bizkarra ematen diote ez soilik Euskal Herriko errealitate sozialari, baita espainiar estatu osokoari ere". Are gehiago, bere esanetan, "bizkarra ematen diote ekonomia errealari, enpresa ertain eta txikiei eta langile autonomoei".

Larreinaren hitzetan, talde ekonomiko handien mesedetan eginiko aurrekontuak dira Espainiako gobernuak aurkeztu berri dituenak. "Azken finean, ekonomia erreala da enplegua eta aberastasuna sortzen dituena", esan du.

Euskal diputatuak gehitu duenez, "aurrekontuok bizkarra ematen diote ere bai Euskal Herriko errealitate sozial eta politikoari, baina batez ere, langabezian daudenei eta horien artean, bereziki, iraupen luzeko langabetuei".

@ehbilducongreso