Zentral nuklearra berriz irekitzeko Nuclenorrek Segurtasun Nuklearrerako Batzordeari igorritako dokumentazioa dela eta, Amaiurrek Espainiako gobernuari exijitu dio ez dezala zentrala berriz ere ireki.

Komunikabideen aurrean eginiko adierazpenetan, Iker Urbina diputatu arabarrak esan du "nahiz eta duela lau urte behin betiko itxi behar zituen ateak Garoñako zentral nuklearrak, PPren gobernuak ingurumena ez ezik, milaka pertsonen osasuna ere arriskuan jartzen segitzen du".

"Alderdi Popularrak energia enpresa handien interesak lehenesten ditu pertsonen osasunaren gainetik", esan du. Are gehiago, Urbinak gehitu duenez, "euskal gizartearen gehiengo zabal batek argi utzi du behin eta berriz energia atomikoaren aurka dagoela eta hala ere, Espainiako gobernuak entzungor egiten dizkie euskal herritarren eskaera eta aldarrikapenei". "Burujabetza inoiz baino beharrezkoagoa dugu", esan du.

@ehbilducongreso