Sabino Cuadra euskal diputatuak Volkswagenen BEZaren afera Nafarroako herritarrei xantaia egiteko erabiltzea leporatu dio Cristobal Montoro, Espainiako Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroari.



Auzitegi Konstituzionalean Nafarroako Parlamentuko hamahiru legeen aurkako helegiteez berriz, herritarrak nahastu eta arazoa desitxuratzea leporatu dio Sabino Cuadrak Montoro ministroari. "Ez da Bildu edo Gipuzkoako Foru Aldundia etxegabetzeen legea atzera bota dutenak, edo etorkinentzako osasun zerbitzua bertan behera utzi dutena, ez. Zure gobernua izan da", esan dio.

Cuadraren arabera, Espainiako gobernua "gure herriaren duintasuna zapaltzen ari da" eta "Albako Dukea, Maroto, Gamazo, Mola eta Franco bera ere atzean uzten". "Zuen eskuak Nafarroatik atera itzazue!", esan die diputatu subiranistak Alderdi Popularreko diputatuei.

Montorok erantzun dio Nafarroa krisitik ateratzen ari dela eta leialtasunez ari direla Nafarroarekiko harremanak kudeatzen besteak beste, "Nafarroa espainiarrean sinesten dutelako".

@ehbilducongreso