Euskal diputatuak Montoro ogasun ministroari erantzun dio "ez gaitzala engainatzen saiatu Nafarroako BEZaren afera arazo erabat politikoa delako".

Cuadrak salatu du Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren Arbitraje Batzordearen akordioari helegitea jarri nahi diola Montorok eta era berean, Nafarroari 1.500 milioi euro ordaindu arazi. "Nafarroako aurrekontu osoaren %40 eta beraz, hau ez da hutsaren hurrena, ez da arazo teknikoa, politikoa baizik", esan du.

Bere ustez, gai honek agerian uzten du Nafarroako erregimen instituzionalaren porrot politiko eta ekonomikoa".

"Irtenbidea ez dator Madrili men egitetik, burujabetza osoa eskuratzetik baizik", adierazi du Sabino Cuadrak.

@ehbilducongreso