"Emaitza dena delakoa ere, eskoziar herria eta demokrazia bera dira garaile irten direnak, izan ere bihartik aurrera Eskozia eskoziarrek soilik nahi dutena izango baita", esan du euskal diputatuak.

Errekondok kritikatu egin ditu Espainiako agintariek legeari egiten dizkioten erreferentziak. "Nola ulertu daiteke Erresuma Batuan aldarrikapen demokratikoa dena, Espainian demokraziatik kanpo egotea?", galdetu dio Margallori.



Jarraian, diputatu subiranistak adierazi du "egon badagoela demokrazia legeetatik harago eta lege askotan aldiz, demokraziarik ez dago".

Gainera, Kataluniako autonomia bertan behera utziko duela esanez Margallok egindako adierazpenei erreferentzia eginez, Errekondok galdetu du ia norbaitek imajina dezakeen Cameronek Salmondi eskoziar autonomia bertan behera uztearekin mehatxatzea erreferenduma deitu duelako. "Nazioarteari begira, barregarri geratzen ari zara", esan dio atzerri ministroari.

Ministroa haserretu egin da eta zehaztu du berak ez duela inor mehatxatu, ohartarazi baizik.

@ehbilducongreso