Koalizioa Sopela eta Bermeo artean abirazi nahi duten kanpaina sismikoaz ere galdetu du.

Euskal koalizioak Rajoyren gobernuari gogorarazi dio, joan den udaberriko Euskobarometroaren arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarren %52 Fracking-a debekatzearen alde daudela eta %4 besterik ez alde.

Amaiurrek nabarmentzen duenez, Arabako ia erakunde guztiek agertu dutela teknika honen aurkako iritzia eta Fracking-ik gabeko lurralde izendatu direla. Era berean, Nafarroako Parlamentuak teknika hau debekatzea adostu zuela gogoratu dio euskal koalizioak Espainiako gobernuari.

Horregatik guztiagatik, gai honetaz euskal gizartearen gehiengo zabal batek duen aurkako iritzia errespetatzeko asmorik duen ala ez galdetu dio koalizio subiranistak.

Horrezaz gain, Xabier Mikel Errekondo diputatuak Sopela eta Bermeon egitekoak diren kanpaina sismiko bati buruzko interesa agertu du. Hain zuzen, Fracking-aren teknika erabailtzeko Frontera Energy Corporation S.L. konpainiak lur eremu horretan azterketak edo prospekzioak egiteko baimenik eskatu duen al ez galdetu dio Errekondok Ingurumen ministerioari. Eta horrela balitz, ingurumen-inpaktuari buruzko txosten edo azterketarik exijituko dion jakin nahi du Errekondok.

@ehbilducongreso