Kolaizio subiranistak Montororen agerraldia eskatu du Nafarroarekiko harreman politikoetan Espainiako gobernuak zein irizpide jarraituko duen azaldu dezan. Gainera, Foru Parlamentuak onarturiko legeen aurka Espainiako gobernuak Auzitegi Konstituzionalean aurkezturiko helegiteak bertan behera utz ditzala eta Nafarroako parlamentuari errespetua adierazi diezaiola eskatzeko Legez besteko Proposamena aurkeztu du Amaiurrek.

Joan den asteazkenean Nafarroako Parlamentuak onarturiko akordioen ondoren, bi ekimen aurkeztu ditu Sabino Cuadra diputatuak.

Lehenik eta behin, datorren astean Cristobal Montorok eta Yolanda Barcinak egingo duten bilerari begira, Ogasun eta Administrazio Publikoetako ministroaren agerraldia eskatu du diputatu nafarrak. Besteak beste, Konbenio edo Hitzarmen Ekonomikoaz azalpenak eman eta Nafarroako Gobernuarekiko harreman politiko, sozial eta fiskaletan Rajoyren exekutiboak zein irizpide jarraituko duen argitu dezala nahi du koalizioak. Gainera, joan den asteazkenean Nafarroako parlamentuak hartutako akordioei buruz Montorok duen iritzia jakin nahi du Amaiurrek.

Euskal koalizioaren arabera, Konbenio edo Hitzarmen Ekonomikoan ez du bazterketarik edon behar, alegia, Nafarroako Parlamentuan ordezkaritzxa duten alderdi politiko guztiek parte hartu behar dute.

Era berean, Amaiurrek fiskalitate alorrean Nafarroaren burujabetza errespeta dezala exijitzen dio Rajoyren gobernuari.

Azkenik, Espainiako gobernuak Auzitegi Konstituzionalean aurkezturiko helegite guztiak kendu ditzala eskatzeko Legez besteko proposamena aurkeztu du koalizio subiranistak.

@ehbilducongreso