Rafa Larreina diputatua alor publikoaren arrazionalizaziorako legearen aurkako berba gogorrak izan ditu lege "berzentralizatzaile eta ultraliberala" delako. Bere esanetan gainera, "lege horrek ongizate estatua suntsitzen du besteak beste, pribatizazioa sustatzen duelako".



Larreinak Alderdi Popularrari esan dio benetan erakunde publikoen gastua murriztu nahi badu, gobernu ordezkaritzak kendu eta Euskal Herrian dauden 4.000tik gora polizia eta Guardia Zibilak estatuko beste lurraldeetara bidali ditzala bestelako zereginak egitera.

"Berzentralizazio prozesuan zenbat eta gehiago ekin Gobernua, orduan eta ziurrago gaude gure burujabetza handitzearen beharraz", esan du Rafa Larreinak.

@ehbilducongreso